berriak
2013/11/20
Gasteizko txirrindulari baten manifestua
Nos gusta ser así
Gasteizko txirrindulari baten manifestua
Arrazoi desberdinengatik erabiltzen dut bizikleta; eraginkortasuna, ekonomia,
hiritar eta ingurune kontzientzia, osasuna, ariketa eta beste abantaila pertsonal
eta orokorrengatik.
Baina, hortaz gain, besteei traba egitea gustatzen ez zaion pertsona arduratsua
naizenez, bizikletan ibiltzen naizenean:
Zirkulazio arauak ezagutzen eta errespetatzen ditut.
Errepidetik noa, gidari gisa ditudan eskubideez baliatuz.
Espaloitik ibiltzea saihesten dut, baina beste erremediorik gabe espaloitik
nabilenean, oinezkoen lehentasuna errespetatzen dut, haiengandik eta
fatxadetatik ahal bezain beste urrunduz; izkinetan eta garajetako sarreratan
kontu handiz ibiltzen naiz eta abiadura moteldu egiten dut.
Oinezkoen alderdietan, oinezkoen lehentasuna errespetatzen dut beti, eta leku
jendetsuetan bizikletatik jeitsi egiten naiz.
Oinezko edo bizikleten pasabideak gurutzatu baino lehen errepidean daudenak
ikusi nautela ziurtatzen dut.
Bidegorrian sartzen diren oinezkoekin pazientzia daukat, batez ere bidegorria
espaloian badago.
Argiak erabiltzen ditut beti eta nere burua ikustarazten dut.
Baina, bestalde, honako hau aldarrikatzen dut:
Leku seguruetatik zirkulatu ahal izatea: trafiko motela duten kaleetatik edo
bidegorri sare on batetik.
Beste ibilgailuetako gidarien errespetua izatea, eta errepidetik noanean
nirekiko segurtasun distantzia mantentzea.
Bide erditik joateko edo beste bizikleta batekin paraleloan joateko eskubidea.
Bizikletentzako esklusiboak diren bideetan kotxeak ez aparkatzea.
Bizikletak gordetzeko leku seguruak aurkitzea, etxe edo lantegi ondoan.
Urte osoan zehar, errepidetik seguru ibiltzeko ikastaroak egotea.
Errepidetik doazenentzako argi horia gorriarengatik aldatzea, oinezko eta
bizikletek berdea dutenean.
Semaforoen sinkronizazioa, medianetan ez gelditzeko.
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org