Webgune berri hau Gasteizko Bizikleteroak Ciclistas Urbanos elkarteak sortu du eta bere helburua gure hirian bizikletari buruzko informazioa eskaintzea da.
Bertan, gure elkarteari buruzko txoko bat aurkituko duzu, horrela gure helburuak eta ekintzak ezagutuko dituzu. Han ere, bazkidea izateko aukera zablatzen dugu, elkarteari laguntzeko prest bazaude. Erakundeei luzatzen dizkiegun proposamenen zerrenda bat ere topatuko duzu, eta baita elkarteko lantaldeen banaketa. Zenbat eta bazkide gehiago izan, gero eta indar handiago izango dugu.
Gure jardueren berri izateko, agendan sakatu behar duzu eta bertan, ekintza ezberdinak topatuko dituzu (bilerak, martxak, masa kritikoak...). [...]
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org | IFZ: G-01281344
diseinua: spiral multimedia, s.l.