berriak
2017/09/14
Nire ikastetxeko atea: “Hobetu beharra dago”
GAZTE-BIZIKLETEROAK LEHIAKETA 2017-2018
Gasteizko Bizikleteroen elkartearen helburuetako bat, Gasteiz hirian mugikortasun ohitura jasangarriak sustatzea da. Horretarako, ikasturte berriaren hasierarekin lotuta eta mugikortasun-jasangarriaren europar astearekin bat eginez, ikasleei zuzendutako ideia-lehiaketa baten deialdia egin du. Lehiaketa honek, ikastetxeko sarreretan ematen diren trafiko aglomerazioek dakarten arazoa, eta hauek sortzen dituzten arrisku eta gatazken inguruan, partaideen kontzientzazioa sortzea du helburu
Gasteizko Bizikleteroen elkarteak hartuko du ardura ikasleek proposatutako ideia guztiak Gasteizko Udaletxera helarazteko. Modu horretan ideiak kontuan hartu ahalko dira udaletxearen mugikortasunaren hobekuntza planetan, bide jasangarriagoak eta osasungarriagoak sustatzeko helburu dutenak.
Parte hartu nahi baduzu, arretaz irakurri lehiaketaren arauak:
Lehiaketaren Gaia:
Nire ikastetxeko atea: “Hobetu beharra dago”
Modalitateak:
Interesgarria litzateke irakaslegoaren parte hartzea, lanen eta aurkezpenen prestaketaren dinamizazioan eta koordinazioan.
Kategoriak:
Gasteizko ikasleak parte hartu ahalko dute bakarka edo taldeka (gehienez 3 pertsona).
Lan bakoitzean erraz identifikatu beharko da partaide bakoitza.
Izen abizenak
Ikastetxea
Adina
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Lanak aurkezteko azken eguna
2018ko Martxoak 31a
Lanak aurkezteko lekua
Formatu digitalean bidaliko dira ondorengo helbidera: info@bizikleteroak.org
* e-mailaren gaian GAZTE-BIZIKLETEROAK 2017-2018 Lehiaketa adierazi beharko da
Epaimahaia
Epaimahaia 5 pertsonek osatuko dute: 2 Gasteizko Bizikleteroak Elkartekoak, 2 Ingurugiro Gaietarako Ikastegikoak, eta 1 Herritarren Segurtasunaren Sailekoa.
Epaimahaiaren erabakia publikoa egingo da 2018ko Maiatzean, Bizikletaren Astearekin batera.
Sariak
Ez da baloratuko arauak jarraitzen ez duen lanik. Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpena suposatzen du.
Lanak gordetzeko baimena
Lehiaketan aurkeztutako lan guztiak Gasteizko Bizikleteroak Elkartearen esku jarriko dira, erreproduzitzeko, banatzeko eta komunikazio publikoko eskubideak erabiltzeko baimena izango duena, beti ere bere xedetarako erabilera egokia emanez, denbora eta tokia mugatu gabe. Beraz, lehiaketara aurkeztutako lanak Elkarteak erabil ditzake webgunean argitaratzeko. Hori guztiak ez du parte-hartzaileen ordainketarako eskubiderik emango.
Legezko oharra
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira.
Fitxategian erregistratutako datuak ondorengo helburuak soilik lortzeko erabiliko dira:
- Lan irabazlearen inguruko informazioa emateko.
- Sari banaketaren ekitaldiaren deialdia egiteko.
- Dagokion saria entregatzeko.
-Irabazleen identitatea iragartzeko, saria komunikabideetan eta gure webgunean argitaratzen denean.
Fitxategi horren arduraduna, gure elkarteko presidentea izango da.
Sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dira Gasteizko Bizikleteroak Elkartearekin harremanetan jarrita.
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org