behatokia
helburuak
Bizikletaren behatokia Gasteizko Bizikleteroak elkarteak 2007. urtean sortutako tresna bat da, hirian bizikletaren erabilpena errazteko eta hobetzeko. 2009. urte hasieran elkarteak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin (Vitoria-Gasteizko Udala) hitzarmen bat sinatu genuen Behatokia garatzeko eta mantentzeko. Bere betebeharrak.
Behatokiak, urteko txosten bat eta txosten bereziak egiten ditu, egindako jarduerekin; guztiak weborri honetatik ikusi eta deskarga daitezke. Gasteizko Udalari laguntzen dio, Bizikleta Mugikortasun Plana garatzen eta baita bizikletarrekin zerikusia duen guztiarekin, helburu argi batekin: hirian egunero bizikletaren erabilpena bultzatzeko.
Gure hirian gero eta hiritar gehiago ikusten dira bizikletaz. Adin guztietako pertsonek bizikleta erabiltzen dute lanera, ikastegietara joateko edota erosketak egiteko... edo zergatik ez, paseotxo bat emateko. Testuinguru honetan behatokia oso tresna egokia da, bizikletaren erabilpen segurua eta erosoa bultzatzeko.
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org