berriak
2013/03/12
“Bizikleta eta hiria” X. Iberiar Biltzarra - Geroaldira itzultzea
Maiatzaren 2tik 5era “Bizikleta eta Hiria” izeneko topaketak antolatuko ditu Gasteizko Bizikleteroak elkarteak.
Kongresuaren helburua hirietan bizikletaren erabilera bultzatzen dutenen arteko elkargunea da, eztabaidatzeko eta iritziak trukatzeko. Ponentziak larunbatean, maiatzaren 4ean izango dira, gainontzeko egunetan bestelako jarduerak egingo dituzte, bizikleta martxak, bisita gidatuak eta tailerrak, besteak beste.
Ponentziak
Zortzi ponentzia jorratuko dira larunbatean, baina oraindik lau bakarrik ezagutzen dira: Juan Carlos Escuderok Gasteizko mugikortasun jasangarriaren planari buruz hitz egingo du, Ramon Lara umeen hiriari buruz arituko da, Daniel Berdejeron hitzaldiaren izenburua “Bikeability, bide hezkuntza kontzeptu berria” da eta azkenean Justiniano Redondok Zirkulazio Araudi berriaren eta bizikleta muguikortasunaren arteko lotura komentatuko du.
Izena eman
Izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Conbiciko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 75€.
Info: www.conbici2013.info
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org